Eskerrik asko Aritz!

Kaixo Aritz,

Hitz hauen bitartez, klubeko partaide eta zaletuei 2019/2020 denboraldiaren amaierarekin batera, Ordizia Rugby taldeko entrenatzaile taldeko ibilbidea amaitutzat ematea erabaki duzula jakinarazi nahi nieke.

Ez zara kluba uzten ari, ezagutzen zaitugunok ondo baitakigu gertuago edo urrunago egon arren, kluba sekula ez duzula utziko.

Taldea ere ez duzu uzten. Zurekin taldea eraikitzeko lan egiteko zortea izan dugun guztiok ondo baitakigu talde hau gutako edozeinena bezain zurea dela. Agian gehiago.

Talde honen arrakastaren arrazoi handienetako bat horren natural ateratzen zaizun umiltasunez lan egiteko gaitasun hori da; Egoera guztien aurrean, onak ala txarrak, zure erantzuna beti berdina izan da: gehiegi erlaxatu gabe, hobetzeko lan egitea.

Zenbat gozatzen dugun lan hori egiten!!

Badituzu beste gaitasun ugari, baina lan egiteko trebezi hori urrea da. Taldeari barruraino transmititu diozu, eta inguruko guztiak hobe egin gaituzu.

Beste etapa bat hastea tokatzen zaizun honetan ez erlaxatu gehiegi. Egunerokotasunean ez zara gurekin egongo baño badakit hor jarraituko duzula, eta maiz izango duzu gure (nire) berri.

Kluba osatzen dugun guztion izenean, mila esker Aritz

Pertsonalki, biok bakarrik dakigu zenbat hazi garen, zenbat ikasi dugun, zenbateraino izan dugun elkarren beharra, zenbat gozatu dugun eta gozatuko dugun etorkizunean

Eskerrik asko, bihotz bihotzez, eta zorte etapa berri honekin Aritz!

Iñigo Marotias

Share via
Copy link
Powered by Social Snap