ESKERRIK ASKO DENOI!
Amaitu da garagardo azoka.
Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkie Garagardo Azokaren 2022ko edizioan parte hartu duten guztiei.
Ez dugu inor utzi nahi, eta, horregatik, eskerrak ematen dizkiegu egun hauetan ekitaldian lan egin duten pertsona guztiei, jokalariei eta boluntarioei, egunotan azoka girotu duten musikariei, Erramuni igande honetan prestatu digun paella bikainagatik, baita Ordiziako Udalari ere. Azkenik, eskerrik asko, aipatuta ez egon arren, oinarrizkoak diren guztiei, haien ahaleginik gabe ezin izango bailuke aurrera egin.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu frontoira hurbildu diren guztiei, zaleei, bazkideei eta lagunei, beraientzat pentsatuta dagoelako lan hau guztia, eta haiek gabe ez lukeelako zentzurik izango.
Datorren urteko edizioan ikusiko dugu elkar!