Euskal derbia jokatuko da asteburu honetan Altamiran.

Larunbatean Intxausti Gernikaren bisita jasoko dugu Altamiran. Derbi guztiak izaten dira bereziak eta politak, eta larunbatekoa ez da gutxiagorako izango. Gainera, denboraldi honetan Altamiran jokatzen dugun azken partida izango da.

Ampo Ordizia 8. postuan aurkitzen da sailkapenean, eta, jada, bermatuta dauka play offak jokatzeko aukera. Gogoratu, bigarren itzuli honetan Goierriko taldearen helburu nagusia lehenengo bi postuetan sartzea zela, horrela, play offak jokatu ahal izateko, eta helburua bete dela esan daiteke. Federicoren taldeak 16 partida jokatu ditu eta 8 garaipen eta 8 porroteko balantzearekin dago. Nahiz eta emaitzak partida guztietan ez lagundu, taldea denboraldia pasa ahala indarra hartzen joan da eta geroz eta joko hobeagoa egiten aritu da. Larunbatean, denboraldi erregularra ixteko, ordiziarrak garaipena eskuratzeko intentzioekin aterako dira, eta Altamirako denboraldia ahalik eta ikuskizun hoberena emanda ixteko asmoarekin. 

Gernikako taldea, berriz, 12. postuan aurkitzen dira sailkapenean, 3 garaipen eta 17 porroteko balantzearekin. Ez da denboraldi erraza izan Gernikako taldearentzat, baina hauek ere, lehia estutzeko asmoarekin inguratuko dira Goierrira, ziur. Gainera, derbiak beti dira bereziak, bai zale baita jokalarientzat ere, eta larunbatekoa ez da gutxiago izango. 

Esan bezala, partida larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan, Altamirako errugbi zelaian.