Arratsalde on,

Lehenik eta behin, sarreren egoerarekin dagoen ezegonkortasuna eta urduritasuna ulertzen dugula adierazi nahi dugu. Zelaiko edukiera mugatua dela eta, Ordiziari sarrera kopuru txikia bidali zaio zaleen artean banatzeko. Sarreren banaketa egitearen ardura etxeko taldearena da. Santboianak bazkide bakoitzari sarrera bakarra hartzeko aukera eman dio, baina, bazkide kopurua dela eta, zelaiko edukieraren hiru laurdena beteko litzateke. Ordizia Rugby Elkarteak bere esku dagoen guztia egin du, eta egiten ari da, sarrerak lortzeko eta egoera ahalik eta modurik egokienean kudeatzeko. Ikustera joan nahi, baina ezingo duen jende asko dagoela badakigu, eta haserreak ere ulertzen ditugu, baina, aipatu berri dugun moduan, kluba iritsi diren sarrerak modurik egokienean banatzen saiatzen ari da. Denen nahiak asebetetzea ezinezkoa dela badakigu, baina gure esku dagoen guztia egingo dugu ahalik eta Ordiziako zale gehien Sant Boin izateko. 

Barkatu eragozpenak, 

Ordizia Rugby Elkartea