Gaur agur esan nahi diegu Anthony Matoto eta Tuitavake Manoari. Gure kluba uzten duten bi jokalari hauek Ordizia Rugby Elkartearen parte izan dira, azken 4 denboraldietan Matotoren kasuan eta azken denboraldian, Manoaren kasuan. Beraien presentzia zelai barruan zein kanpoan sentitu da, funtsezkoak izan baitira taldeari bere arrakastak lortzen laguntzeko.

Aukera hau baliatu nahi genuke beraien ekarpena eskertzeko, biak jokalari handiak izan dira eta klubean guztiok faltan botako ditugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure taldearekin izan duten dedikazio eta konpromisoagatik. Onena opa diegu etorkizuneko proiektuetan.