GETXO ETORKIZUNA VS MOYUA GOIERRI KRONIKA
Liga erregularreko azken partidara arte itxaron behar izan du Moyua Goierrik Play-offetarako sailkapena eskuratzeko. Bai ordiziarrak baita getxoztarrak ere garaipen beharren iritsi ziren partida honetara. Getxok bonusarekin irabazi beharra zeukan norgehiagoka sailkapena eskuratzeko aukerak izan nahi bazituen, eta ordiziarrentzat, berriz, garaipena bere horretan nahikoa zen.
33 minutu itxaron behar izan genituen norgehiagokako lehenengo puntuak ikusi ahal izateko. Goierritarrak jabetza garbia izaten ari ziren baina erasoan azken paseekin ez ziren asmatzen ari. Aurkaria, ere, lan fina egiten ari zen defentsan eta zailtasun ugari jarri zizkieten Asier Pazosen jokalariei. Esan bezala, lehenengo zatia amaitzera zijoala iritsi zen partidako lehenengo entsegua ordiziarrentzat uztartze baten ondoren. Eta, bigarrena ere modu berdinan etorri zen, uztartze bat eta gero. Atsedenaldira 0-12 joan zen partidua.
Bigarren zatian puntuak sartzen lehenengoak getxoztarrak izan ziren entsegu baten bitartez. Partida guztia zehar bi taldeetako aurrelariek lan ikaragarria egin behar izan zuten, eta norgehiagokako klabea aldaketetan egon zen. Getxoko jokalariak geroz eta nekatuago zeudenean, Asier Pazosek aldaketa guztiak egin zituen eta jokalari freskoek ordiziarren maila igoarazi zuten. Azkenean, partida ordiziarren aldera erori zen 10-33.