Goian bego, Kawa
Ordizia Rugby Elkartetik, bere familiak markatutako denborak errespetatuz, Kawaren heriotzarekin guztiok jasan dugun galeraren aurrean sentitzen dugun min sakona adierazi nahi dugu, eta era berean, gertuenekoei gure doluminak adierazi.
Jokalari bikaina izateaz gain, taldekide eta pertsona hobea zen, beti inplikatu da klubaren zereginetan, eta eredu izan da Ordizia Rugby osatzen dugun guztiontzat. Bere onena eman zuen, eta bere jarrerarekin ondoan izan zituen pertsona guztien errespetua eta maitasuna bereganatu ditu.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi ditugu jaso ditugun maitasun eta babes mezu guztiengatik. Milesker bai Holandako baita Espainiako Errugbi Federazioari, baina batez ere Espainiako Federazioko managerra den Jose Manuel Pérez “Sevi”-ri uneoro Kawaren ondoan egoteagatik eta behar izan dugun guztian laguntzeagatik. Eta amaitzeko, Leiden University Medical Center ospitaleari ere aipamen bat eman nahi diogu Kawa egon zitekeen eskurik hoberenetan egon baita.
We’ll miss you, Uso.
Goian bego, Kawa
![](https://ordiziarugby.eus/wp-content/uploads/WhatsApp-Image-2021-12-22-at-22.17.27-1024x790.jpeg)