Grupo Intxausti Gernika vs Ampo Ordizia atarikoa
Urteko azken partida jokatuko du larunbat honetan 16:30etan Ampo Ordiziak Gernikan.
Bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko derbiari emango zaio amaiera 2022ari. Ordiziarrek, urtea garaipen batekin amaitzean besterik ez dute pentsatzen. Denboraldi hasiera zail baten ondoren, Federikoren taldea emaitza onak lortzen ari da azken jardunaldietan, eta bide horretatik jarraitu nahiko dute urte berria indarrez beterik hasteko. Ampo Ordizia azken bi partidak etxean jokatu ditu eta bietan garaipena eskuratu du. Momentu honetan zortzigarren postuan dago sailkapenean, Bartzelonaren atzetik, sei partidu jokatuta eta hiru garaipen eta hiru porroteko balantzearekin.
Larunbatekoari begira, zenbait baja izango dituzte goierritarrek. Ezingo dute taldearekin jokatu Mikel Perezek, Julen Goiak, Ander Alberdik, Malcom Kerrek eta Eneko Salinasek.
Aurkaria, Gernika, ez da momenturik hoberena zeharkatzen ari. Aurtengo denboraldian ez dute garaipenik ezagutzen. Sei partida jokatu ditu talde Bizkaitarrak eta garaipenik ez eta sei porroteko balantzea dute. Sailkapenean 12. postuan aurkitzen dira, atzetik La Vila besterik ez dutelarik, eta egoera ikusita, ziur derbian garaipena eskuratu nahiko dutela dinamika txarrari buelta eman eta datorren urtea ahalik eta hoberen asteko.
Esan bezala, partida larunbatean jokatuko da, 16:30etan Gernikako Urbieta errugbi zelaian.
Asteburuko gainontzeko partidak.
23 urtez azpiko taldeak, ere, urteko azken partida jokatuko du larunbatean, baina kasu honetan etxean izango da, Altamiran. Fisa eta Iñigo Navarroren taldeak Valladolideko Vrac Quesos Entrepinaresen kontra neurtu beharko ditu indarrak. Ordiziarrak sailkapeneko bigarren postuan daude atzetik Vrac dutelarik, bi taldeak garaipen berdinarekin. Bihar garaipena eskuratzea ezinbestekoa izango da bigarren postu horretan sendo finkatzeko
Asteburuari hasiera 14 urtez azpiko taldeak emango dio larunbatean Iruñan. Bertan, 10:30etatik aurrera Iruña eta Bera Beraren kontra neurtu beharko dituzte indarrak.