Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web y tus preferencias de idioma, también nos ayuda a proteger la pagina de ataques de bots.
1973-2020
Ordizia Rugby Elkarteak (ORE) 1973an hasi zuen bere ibilbidea. Honek esan nahi du 40 urte bete ditugula ia Ordiziako eta Goierriko, ordiziarren eta goierritarren kirol jarduerari lotuta.
Asko izan dira, eta dira, lau hamarkada hauetan klubeko bizitzan parte hartu duten gazte goierritarrak. Baita bailarakoak ez direnak ere. Estatuan eta beste hainbat herrialdetan zehar, Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales, etab., eraman dugu Ordiziaren izena. Eta harro, gainera.
Duela urte batzuk, lehenengo taldeak izena aldatu zuen, AMPO Ordizia hartuz. 2005ean jaso genuen aparteko fruitu gozoa: Ohorezko Dibisiora iritsi ginen, estatuko maila altuenera, hain zuzen. Oraindik ere gozatzen ari garen aurrerapausoa da, hain juxtu, eta urteetako lan onaren eta pertsona ugarien emaitza.
Palmaresean garaipen garrantzitsuak daude. Ohorezko mailan lortutako bi Errege Kopak 2012 eta 2013 urteetan eta ligako bigarren postuak 2010-2011 eta 2011-2012 denboraldietan.