INTXAUSTI GERNIKA VS AMPO ORDIZIA KRONIKA
Partida oso parekatua eta berdindua izan dugu gaur Gernika. Gernika, eta Urbieta, betidanik izan dira arerio zailak. Gernikan jokatzen dugun bakoitzean, partida oso lehiatuak eta berdinduak izaten dira. Gaurkoa ez da desberdina izan, hasieratik amaierara bitarte markagailua oso estu egon da, eta azkenean puntu bateko aldearekin soilik lortu dugu garaipena, 15-16.
Ampo Ordizia izan da markagailua estreinatu duen taldea, partidua hasi eta 3 minutu besterik pasatu ez direnean, Lander Mujikak gauzatu duen ostikoari esker. Gernikarren erantzuna 13. minutuan etorri da entsegu moduan. Lehenengo zatian ez dugu puntu gehiago ikusteko aukerarik izan, eta atsedenaldira partida 5-3 joan da.
Iñigo Marotiasek eta Asier Pazosek entrenatzen dituztenak hobeto atera dira bigarren zatian zelaira. 48. minutuan Lander Mujikak berriro aurreratu du taldea zigor kolpe bat gauzatu ondoren. Bi minutu beranduago, 50. minutuan, iritsi da ordiziarrek gaur sartu duten entsegu bakarra, Diego Carvajales izan da entsegua sartu duena. 70. minutuan, eta markagailua 8-13 zegoelarik, gernikarrek goierritarren defentsak izan duen gaizki ulertu bat aprobetxatu duten entsegua sartu eta partida amaitzeko 10 minutu faltan aurretik jartzeko. Denborak aurrera egiten zuen eta ordiziarrek ez zuten gernikarren 22kora gerturatzea lortzen, hori ikusita, Lander Mujikak drop bat botatzea erabaki du, eta baita sartu ere. Hala ere bizkaitarrek azken aukera bat izan dute partidako azken jokaldian Eki Fanlok adierazi duen zigor kolpe batekin, baina ez dute gauzatzerik lortu eta lau puntuak Goierrirako bidea hartu dute. Azken emaitza 15-16 izan da.
Garaipen oso garrantzitsua euskal derbian lortutakoa. Garaipen honek Ampo Ordizia lehen postuetan finkatu du liga erregularra amaitzeko 4 jardunaldi besterik falta ez direnean.
Eguneko gainontzeko emaitzei dagokionean, 23 urtez azpikoek 19-17 irabazi dute Recoletas Burgosen aurka, 18 urtez azpikoek 15-24 irabazi dute eta 16 urtez azpikoei dagokionean, 14-10 galdu dute.