JOKO ZELAIA

Ordizia Rugby Elkarteko estadioa Altamirako estadio munizipala da 2009/2010 denboralditik. Kirol azpiegitura hau aurretik zegoenari egindako hobekuntza sakonaren ondorena da. Toki berean dago, baina beste orientazio bat du. Kirolerako eta aisiarako hainbat zerbitzu ditu eta Majori kiroldegia ere oso gertu dago.

Jokorako azken belaunaldiko belar sintetikoko belardia du. Harmailetan 500 bat pertsona har daitezke. Dena dela, eta AMPO ORDIZIAren partidetan normalean gertatzen den bezala, harmaila bete eta gero, ikusleak zelaiaren inguruan egon daitezke. Hau da, atletismoko pistan.

EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Edukiera: 3000 pertsona
  • Belarraren eguneraketa: 2019
  • Belar mota: Artifiziala
  • Inguruaren eguneraketa
  • Noiztik: 2010
  • Ikusleak: Eserita eta zutik

NON GAUDE

EUS ES