Jon Txurrukak ez du jarraituko.

Jon Txurrukak ez du datorren denboraldian Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendari postuan jarraituko. Jonek lau urte luzez jardun du lanean, klubaren alde bere onena ematen, baina orain pauso bat alde batera eman eta atseden hartzeko garaia iritsi zaio. Errugbiaren maitalea, zalantzarik gabe, klubeko gizona izan da, da eta izango da, eta horregatik Ordizia Rugby Elkarteak ez dio agur esaten, laster arte baizik.

Kluba jada uzten duen postua betetzeko lana ari da, eta aurrerago emango du horren berri.

Eskerrik asko, Jon!