Urtarrilaren 29an, omenaldi ekitaldia · Altamira Estadioan
Ordizia Rugby Elkarteak omenaldi sentikorra eskaini nahi dio gure jokalaria izan den Kawa Leaumari eta bere familiari. Datorren urtarrilaren 29an, arratsaldeko 16:00etan jokatuko den Ampo Ordizia-Ciencias Enerside partidaren ostean, klubak eta hartara bildu nahi duten zaleek, agur eta ohore egingo diogu Kawa handiari, betiko gure artean jarraituko badu ere.
Bide batez, familiari ere eskaintza berezia egin nahi dio klubak. Kawaren galeraz gain, egoera honek bikoteari eragin dion egoerari aurre egiteko diru-bilketa kanpaina abiatu du klubak errugbi munduko klub eta zaleen artean. Ekarpen xumeena, balio handikoa izango da ahaideentzat.
Bertan parte hartu nahi baduzu, egin zure ekarpena ondoko bidetik:
BIZUM BIDEZ: 660 455 198
KONTU KORRONTEAN: ES48 3008 0225 11 4597388927