Kawa Leaumaren osasun-egoeraren azken eguneraketa

José Manuel Pérez Corchado Espainiako Selekzioko managerrak Amsterdametik jakinarazi duenez, zoritxarrez astelehen arratsaldean Kawa Leaumaren osasun-egoerari buruz emandako azken parte medikoa ez da positiboa.

Joan den larunbatean Herbehereen aurka jokatutako partidaren ondoren, AMPO Ordiziako jokalariak ustekabeko istripu bat izan zuen eta horrek buruko traumatismo larria eragin zion. Hurrengo orduetan berriz ere ebakuntza egin diezaiokete.

Ordizia Errugbitik lasaitasun eta errespetu osoa baino ezin dugu eskatzen, egoeraren larritasuna dela eta. Leaumaewn bikotea, Kawaren osasun-egoerari buruz uneoro informatuta dagoena, asteazken honetan iritsiko da Zeelanda Berritik Holandako hiriburura.

Amsterdam-Schipholeko aireportuan Iñigo Marotias AMPO Ordiziako kirol zuzendariak eta Alfonso Feijoo FEReko presidenteak egingo diote harrera. Informatzen jarraituko dugu.