KRONIKA AMPO ORDIZIA- ALDRO ENERGIA INDEPENDIENTE

Azkenean iritsi da eguna non Errugbia Altamirara itzuli den, maskarak eta segurtasun tarteak armailetan nagusi zirelarik… eta onerako izan dela ziurtatu dezakegu. AMPO Ordiziak hasieratik erritmo altua inposatu gaurko partidan eta Cruzen ostikoei esker, 12-0 jarri da aurretik 20. minuturako. Une horretan, Aldro independentek erreakzio txiki bat izan du entsegua lortu duelarik. Baina Ordiziarrek ez dira kokildu eta beste bi entsegu eta drop bati esker berriro haunditu dute bere aldea 31-7 arte. Kantabriako taldeak gaur lortutako bigarren entseguarekin bukatu da lehen zatia 41-14. Bigarren zatia Goierritarren bakarrizketa bat bilakatu da eta bukaeran markagailuak 49-14 sendo bat azaldu du. Talde osoa bikain aritu da gaurko egunean, oso kontzentratuta jokatuz uneoro. Harrigarria zirudien hain etenaldi luze baten ondoren taldeak erakutsi duen koordinazio maila txapelketako lehen partida zela kontutan hartzen badugu. Gaurko entseguak Alain Araña (bitan), Erlantz Garmendia, Lander Gómez eta Lander Mujikak lortu dituzte. Ampo Ordiziak bonusarekin etorri den garaipen honen bitartez sailkapenaren lehen posturaino igo da non lehiaketako puntako taldeekin batera, (Alcobendas, VRAC eta El Salvador) berdinduta azaltzen baita 5 puntuz.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap