Ezinezkoa suertatu da. Beharrezkoa den zorte apurra falta egin zaio AMPOri gaurkoan. Selekzioarekin kontzentratuta dauden Goia anaien bajei eta Matotoren  lesioari, Mujika Covid-19 dela eta konfinatuta egon beharra gehitu zaio. 

Partida oso fisikoa, oso gogorra ikusteko aukera izan dugu Burgosko San Amaro zelaian. Gora-behera ezberdinak izan dituen partida. Gaztelako taldea aurretik hasi da bi zigor kolpeei esker, baina Goierritarrek berehala eman diote markagailuari buelta atsedenera  6-11 joan direlarik. Bigarren zatiaren haseran AMPO Ordiziak aldea 6-18ra igo du eta une batez garaipena bere alde erabat jarriko zela zirudien. Baina Burgosek egoerari apurka-apurka buelta ematea lortu izan du, 19-18 partida bukatzeko hamabi minutu falta zirenean. Une horretan bi taldeak hartu-eman polit batetan sartu dira  txandaka aurretik jarriz 19-21, 22-21 zigor-kolpeen bidez. Ampok 22-24 aurreratzea lortu du 80. minutua hurbil zelarik. Burgosek azken entsegua lortu du Ordiziako atzelarien gaurko akats bakanetako batean. Hala ere AMPO Ordiziak garaipena emango lioken entsegua eskura izan du baina azkenean 27-24 eta defentsako bonusarekin konformatu behar. Puntu honi esker AMPO Ordizia, txapelketako hirugarren postuan tinko darrai.

Partidaren amaieran, Ordiziarren entrenatzaileak talde guztiak egindako lana txalotu eta hurrengo partidatarako gaur ikasitakoa baliagarria izango dela nabarmendu du.

Ordiziarren entseguak Jorge eta Lescanoren eskutik etorri dira gaurkoan.