Larunbatean, apirilak 29, derbia Altamiran

Datorren larunbatean apirilak 29, 16:00etan, Ampo Ordizia eta Grupo Intxausti Gernikaren arteko partidua edukiko dugu Altamiran. Denboraldi honetan etxean jokatuko dugun urteko euskal derbi bakarra izango denez, partidua girotzeko asmoz 14:00etatik aurrera Erramun Amundarainek prestatutako bazkaria eskainiko dugu Altamiran, Burrunbazale txarangak girotuta. Errugbiaren inguruko egun polita izango da, animatu!

Bazkarirako tiketen salmenta puntuak (asteazkena 26 arte): Kukuarri, Olano eta Laz Paz tabernak.

Prezioa: helduak 10€, haurrak 6€.