ARGAZKIA: Ina Olaizola
Lexus Alcobendas vs Ampo Ordiziako atarikoa: norgehiagoka bat baino gehiago
Ampo Ordizia Madrilgo lurretara joango da datorren larunbatean, arratsaldeko bostetan Lexus Alcobendasi aurre egiteko Las Terrazas zelaian. Aurreko eguneko garaipenaren ondoren, ordiziarrak laugarren postuan daude taulan, 19 punturekin, VRAC Quesos Entrepinaresekin berdinduta. Hala ere, azken horiek partida bat gutxiako daukate. Talde madrildarra, berriz, sailkapenaren buru da, kutxatilategian 26 punturekin.
Ligako egungo txapeldunari VRAC Quesos Entrepinares ondo irabaztetik dator Madrileko taldea, eta lehian dauden tituluak, liga eta kopa, lortzeko ahalmena duen taldea dela erakutsi du, dagoeneko bait du liga osoko plantilla konpentsatu eta zabalena.
Madrilgo eskuadrako jokalarien artean, ligan entsegu gehien sartu duen Mario Perotti jokalaria daukate, Agustín Schab, Matthew Foulds, Javier López bere ostikatzailea edo Xabier Martín Ampo Ordiziako kanteranoa nabarmendu ditzakegu. Beasaingo mutila Britainia Handiko lurretan egin duen ibilbide akademikoaren ondoren, Madrilera itzuli da, eta Madrilgo misterraren errotazioetan sartu da, eta baita Espainiako sevenekoan ere.
Errugbi fikzioa egingo dugu: gaur egun, eta bi ihardunaldi falta direla, ordiazarrek, gauzak horrela amaituko balira, Altamiran Universidad de Burgos Bajo Cerori aurre egingo liokete berriz ere play-ofeko lehen partida hipotetiko batean. Madrildarrek, berriz, Santboiako U.E.-rekin egingo lukete. Madrildarrek eta goierritarrek bi topaketetan irabaziko balute, berriro neurtuko lirateke Las Terrazetan, finalerako plaza bat lortzeko helburu. Psikologia-ukitua duen partida, beraz…
Madrildarrek oraindik ere gogoan dute Altamirako azkeneko partida, non defentsa heroiko baten ondorioz Marotiasen mutileek irabazi baitzieten. Beraz, argi daukagu Tiki Inchaustik zuzentzen dituenak labanarekin hortzen artean irtengo direla eta ezusteko hartatik mendeku hartu nahi dutela.
Iñigo Marotías bertako misterrak jokalari guztiak ditu eskuragai. Beraz, berriz ere kabalak egin beharko ditu, bankiloan Ohorezko Mailako talde askotan titular izango liratekeen jokalari asko utziz.
Oier Goia: ehun partidu
Aipatu behar da partida honetan Oier Goia hirugarren izaldarra “ehun” talde bikainean sartuko dela. Ordiziako elastikoarekin partida bat jokatu duten jokalariak dira, eta Joanes Aierbe eta Xabier Lerma historikoekin, oraindik sasoian dauden Iñaki Puyadena eta Asier Alvarez de Eulaterekin, edo, Aldanondo, Alberdirekin bat egingo du…
Moyua Ordizia Sub 23, Estatuko txapelketako finalaurrekoan eta Urrezko Kopako borrokan
Moyua Ordiziako 23 urte azpiko taldea aste honetan atsedena hartuko du, bere mailako Espainiako Urrezko Kopako finalaurreko, edo beste era batera esanda, 23 urtez behekoen ligako finalaurreko partida, prestatzeko astia hartuz. Esan dezakegu, beraz, aurten estatuko lau talde onenetako bat dela, eta Euskadiko onena. Esan behar da partida horretako irabazleak finalean jokatuko duela F.C. Barcelona eta Cisneros taldeen arteko partidaren irabazlearekin. Jogurtak datorren hogeita lauan jokatuko dute, printzipioz.