MADDI SOLA ETA PATXI GARMENDIA NESKA TALDEKO ENTRENATZAILEAK

Maddi Sola emakumezkoen taldeko entrenatzailea izango da 2020-2021 denboraldian, Patxi Garmendiarekin batera.

Klubak konfiantza osoa du Maddik eta Patxik, guztion laguntzarekin, emakumezkoen taldea sendotzea eta merezi duen garrantzia izatea lortuko dutela.

Bestalde, denboraldiko lehen entrenamendua irailaren 2an izango da, 18:30ean.

Denboraldi honetan, entrenamenduak astelehenetan (20:00etatik 21:30era Altamiran), asteazkenetan (18:30etik 20: 00etara Anexon) eta ostiraletan (19:00etatik 20:00etara Anexon) izango dira.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap