Matotok, Lasak eta Oier Goiak jarraituko dute

Plantillan berritzeak egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan Anthony Matotoren jarraipena iragarri behar da. Getxon bizi den tonganiarra 2019an iritsi zen Ordiziara, eta jarraituko du aurten ere talde goierritarrean. Aurreko denboraldian aurrelari bezela aritu zen, baina hiru laurdenetan ere jokatzeko gai da.

Jarraituko duen beste bat Aitor Lasa getxotarra da, aurreko denboraldian Frantziatik etorritako pilierra. Aurrealdean eman dezakeen jokalari bizkaitarra Ordiziako talde teknikoaren konfiantza lortu duen gizonetako bat izan da, minutuak izan dituen heinean.

Azkenik, Oier Goiarekin akordioa berritu dela aipatu behar da. Zortzi idizabaldarrak, nazioartekoa Espainiako selekzioarekin, etxean jarraituko du, Ordizian, beste urte batez, onena emanez, erreserbarik gabe, ohituta gaituen bezala.