Max Katjijekok Ampo Ordiziaren aurrealdea indartuko du. Katjijekok namibiarra da, 26 urte ditu, 1.96 metro luze ditu eta 99 kilo pisatzen ditu. Postuari dagokionean, bigarren eta hirugarren lerroan joka dezake Katjijekok.

Namibiako selekzioarekin internazionala da eta, besteak beste, azken mundiala jokatu du bere herrialdeko selekzioarekin. Azken denboraldian Olimpia Lions taldean jokatu du Hego Ameriketako frankizien “American Super Rugby Leage” ligan. Jokalari oso atletikoa da, lan kopuru handia egiten duena eta albokoan asko emango diona taldeari.

Ongi etorri!