Merkataritza arloan errefortzua

Klubaren egitura komertziala indartu egin da Hylario Carmona zuzendari komertzial berriaren presentziarekin. Billabonatarrak, dagoeneko Ordizia Rugby Elkartearekin lanean hasi denak, bi helburu ditu: klubari eta klubeko babesleei uneoro ikusgarritasuna ematea, Ordiziaren eta elkartekideen arteko harremana alde guztientzat egokia izan dadin.

Zkomertziala@ordiziarugby.eus helbidean jar gaitezke berarekin harremanetan.