Mohamed Amine elkarrizketa
Mohamed Aminek 20 urte ditu, bera izatez marokoarra da baina 5 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen. Mohamed Marruekosen oso egoera latza pairatzen ari zen, gazte gaztetatik sufritu behar izan duen sufrikarioa handia izan da. Halako egun batean bere herrialdea utzi, eta bizi maila hobeago baten bila etorri zen. Erabakia hartzea asko kostatu zitzaion, baina etxean bizitzen ari zen egoerak bultzatu zuen lehenengo pausua eman eta Espainiara ekarriko zuen itsasontzia hartzera.
Mohameden istorioa bereziki gogorra da. Marokon, Euskal Herrian ez bezala, umeak gazte gaztetan hasten dira lanean, batzuek lana eta ikasketak batera egiten dituzte eta beste batzuek ikasketak alde batera uzten dituzte eta lanean hasten dira etxera dirua eramateko. Hango familien egoera ere gure egoerarekin alderatuta ez du zerikusirik. Aipatu dudan moduan gazteak lanean hasten dira etxera dirua eramateko, etxeetan oso diru gutxi dagoelako eta gehienetan aitaren soldatarekin soilik ez delako nahikoa.
Nola ezagutu zenuen Errugbia?
Zentroan genuen hezitzaile bati esker hasi nintzen jolasten. Joanes Mujika du izena eta berak bultzatu eta irakatsi zidan Errugbian jokatzen.
Zer sentitu zenuen debutatzean?
Debutaren eguna zirraragarria izan zen niretzat. Hasieran oso urduri nengoen, baina gero pasatu egin zitzaidan. Nigan konfiantza handiagoa izaten eta hobetzen lagundu dit.
Garrantzitsua al da zuretzat prestakuntzako F-a lortu izana?
Oso gauza garrantzitsua da niretzat, eta denbora asko daramat horren zain.
Nolakoa da zure taldekideekin bizitzea?
Aldaketa handia da hemengo jendearekin bizitzea. Esperientzia desberdina da, nolabait esateko, bizitzeko beste modu bat.
Zer dira zure lagunak zuretzat?
Zelaian beti ditut alboan, beti laguntzen didate. Beraietako bat sentitzen naiz. Klubean ditugun beste herrialde batzuetako jokalariei esker, beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ere izan dut.
Zer suposatu du Errugbiak zuretzat?
Errugbia kirol berri bat niretzat eta pertsona berriak ezagutzea ahalbidetu dit. Errugbiari esker bizitza beste modu batean ikusten dut.
Zeintzuk dira zure helburuak?
Espainiako Selekzioak deitzea gustatuko litzaidake, eta beraiekin jokatzea.