MOYUA GOIERRI FINALERA!
Nahiko sufrituta, eta azken txanpan epaileari ordua eskatuz, baina gure 23 urtez azpiko gazteek ligako finalerako sailkapena lortu dute. Norgehiagoka oso gogorra eta fisikoa izan zen, eta ordiziarrek hasieran lortutako abantaila amaieraraino eustea lortu zuten azkenean garaipena eskuratzeko.
Norgehiagoka ezin-hobe hasi zen gure jokalarientzat. 7. minuturako 0-10 zihoazen aurretik eta partida kontrolpean zutela zirudien. Markagailua Aitzol Odriozolak ireki zuen zigor kolpe bati esker. Ondore, Aitor Txurruka izango zen markagailuan aldean handituko zituena entsegu bati esker, eta ondorengo gauzatzeari esker.
14. minututan etorriko zen madrildarren erantzuna. Jorge Elvirak lortutako entseguak berriro markagailua estuarazi zuen. Lehenengo zatian ez genituen entsegu gehiago ikusiko, bai ordea gauzatzeak. Lehenengoa Aitzol Odriozolaren eskutik 17. minutuan, eta bigarrena Alejandro Siciliak lortuko zuen. Horrela, norgehiagoka 8-13 iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatia sufrikario jarraitukoa izango zen goierritarrentzat. Alcobendasek asko estutu zuen. Nahiz eta Odriozolak sartu lehenengo puntuak, 69. minutuan Jorge Elvirak etxekoentzako entsegua lortuko zuen. 10 minuturen faltan eta markagailua 13-16, ordiziarren lanerako buzoa jartzea egokitu zitzaien eta defentsa lan bikain baten bitartez amaierara arte markagailua bere horretan mantentzea lortu zuten. Garaipen bikain honek, hurrengo astean Madrilgo Central zelaien jokatuko den finalerako txartela eman dio Asier Pazosen taldeari. Zorionak Gaztek.