MOYUA GOIERRI U23 LIGAKO TXAPELDUNORDE

Moyua Goierrik 26-10 galdu zuen ligako final handian Madrilgo Complutense Cisneros taldearen aurka. Nahiz eta finala galdu, Asier Pazosen mutilek denboraldi bikaina egin dute aurten. Urtea zaila eta luzea izan da, atzeratutako partiduak, konfinamenduak… Baina eguneroko lanaren bitartez, eta taldetik pasa diren 50 jokalari baina gehiagori esker, ordiziarrek denboraldia final bat jokatuz amaitzea lortu dute. 

Jada ohikoa bihurtu den moduan, norgehiagoka ezin hobe hasi zen Moyua Goierrirentzat. 8. minutuan, touch baten ondoren hiru laurdenak egindako jokaldi ikusgarri bati esker iritsi zen Asier Hernandezen lehenengo entsegua ordiziarrentzat. Madrildarren erantzuna, ordea, 12. minutuan etorriko zen Lucas Monpelaten eskuetatik. Epaileak gogotik zigortu zuen lehenengo zatian goierritarren disziplina falta eta horrek madrildarrei markagailuan aldeak handitzea ahalbidetuko zien. Atsedenaldira markagailua 16-7 joan zen markagailua. 

Bigarren zatia trabatuagoa izango zen. Puntuan hasi bezain pronto etorri ziren, lehenengo madrildarrentzat zigor kolpe bati esker, eta ondoren ordiziarrentzat, hauek ere zigor kolpe bati esker. Final askotan gertatzen den moduan, orokorrean joko gutxi ikusteko aukera izan genuen. Bi taldeek ez zuten arriskatu nahi eta oso itxita zegoen norgehiagoka. 30. minutuan iritsiko zen partida erabakiko zuen jokaldia. Hector Medinak pase bat lapurtu, eta baloia makilen tartean marraz bestalde jartzea lortuko zuen. 

Gazteak zoriontzea besterik ez da geratzen. Lastima ezin izan zutela egindako denboraldi bikaina titulu batekin borobildu, baina egiari zor, meritu handia duen bigarren postua lortu zuten ordiziarrek.