
Ordizia Rugby Kirol Elkartearen Estatutuetako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei OHIKO BATZAR OROKORRERAKO deia egiten zaie.
Ordizia Rugby Kirol Elkartearen Estatutuetako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei OHIKO BATZAR OROKORRERAKO deia egiten zaie. Batzar hori 2026ko uztailaren 22an, asteazkena, izango da, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena Jauregiko Areto Nagusian, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian. Gai-zerrenda hau izango da:
1. 2025ko uztailaren 23ko Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea.
2. 2025/26 kirol-denboraldiaren balorazioa
3. Entrenatzaile aldaketa eta staff eta jokalari aldaketak
4. S23 mailarako FER Asanbladan aurkeztutako aldaketa proposamenen ingurukoak 2026-2027 denboraldirako
5. Ekitaldiko memoria, balantzea, kontuak ematea eta 2025/26ko kontuak onartzea
6. Bazkide-kuotak eta jokalari fitxak onartzea
7. 2026-2027 denboraldirako aurrekontua
8. Galde-eskeak.
Bazkideek Klubeko bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.
Ordizian, 2026ko uztailaren 6an
https://drive.google.com/file/d/1FciUDUGLmQdkXQa5NtGuvXKw6V0hT1tD/view?usp=sharing
