Ordizia Rugby Kirol Elkartearen Estatutuetako 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei OHIKO BATZAR OROKORRERAKO deia egiten zaie. Batzar hori 2024ko uztailaren 23an, asteartea, izango da, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena Jauregiko Areto Nagusian, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian. Gai-zerrenda hau izango da:

1. 2024ko uztailaren 17ko Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea.

2. Klubaren 50. urteurreneko ekitaldien balorazioa

3. 2023/24 kirol-denboraldiaren balorazioa

4. FERek Ohorezko Mailarako proposatutako aldaketak 2024-2027 aldirako

5. Estatutuen 38. artikulua aldatzeko proposamena, urte naturalean kontuak ixteko

6. Ekitaldiko memoria, balantzea, kontuak ematea eta 2023ko kontuak onartzea

7. 2024-2025 denboraldirako eta 2024 ekitaldirako aurrekontua

8. Bazkide-kuotak onartzea

9. Gipuzkoako errugbi kluben lantaldea

10. Galde-eskeak.

Bazkideek Klubeko bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.