Ordizia Rugby Elkarteko bazkideei jakinarazten zaie 2023ko uztailaren 17an, astelehena, 18:30etan lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenean, klubaren Ohiko Batzarra egingo dela Ordiziako udaletxeko bilkuren aretoan.

Batzarreko gai zerrenda ondorengoa izango da:

1. 2022-2023 denboraldiko kirol arloko laburpena.
2. 2022-2023 denboraldiko balantze ekonomikoa azaldu eta hala badagokio, onartu.
3. Zuzendaritza batzordearen aldaketak eta antolaketa berria azaldu, eta hala badagokio, onartu.
4. 2023-2024 denboraldiko aurrekontua azaldu eta hala badagokio, onartu.
5. 2023-2024 denboraldiko eta hurrengo urteetarako kirol arloko helburuak eta antolaketa azaldu, eta hala badagokio, onartu.
6. 50. urteurreneko egitasmoen azalpena.
7. Galderak eta ekarpenak.

Gogorarazi nahi dizuegu Zuzendaritza Batzorde berri baterako proposamenik balego, uztailaren 14eko 18:30ak baina lehen jakinarazi behar dela lehendakaritza@ordiziarugby.eus email helbidera