Ongi etorri Andries eta Kieran!

Andries Viljoenek eta Kieran Leek Ampo Ordiziako hiru laurdena indartuko dute denboraldi honetan. 

Andries Viljoen erdilari hegoafrikarra da. 25 urte ditu, 192 cm neurten ditu eta 106 kiloko pisua dauka. Nahiz eta jokalari gaztea izan, munduan zehar ibili den jokalaria da Viljoen, besteak beste Japonian. Cheetahs taldeko 21 urtez azpiko taldean ere ibili zen 2017an. 

Kieran Lee atzelaria da, baina, behar izan ezkero hegalean ere joka dezake. 24 urte ditu, 177 cm neurtzen ditu eta 89 kiloko pisua dauka. Lee NPC Southland Stags taldean txapelketan entsegu gehien sartu zituen jokalaria izan zen eta jokalari hoberenaren saria ere eman zioten. 

Ongi etorri Andries eta Kieran!