ONGI ETORRI, BRIAN!

Brian Gonzalezek Ampo Ordiziako lehenengo lerroa indartuko du hurrengo denboraldian 

Brian argentinarra da eta 23 urte ditu. Azken urtean Amerikako Super Ligan aritu da jokatzen Cafeteros Pro frankizia kolonbiarrean. Argentinako selekzioarekin ere deitua izan da zenbait partida jokatzeko. 

Argentinarrak 191 zentimetro neurtzen ditu eta 133 kilo pisatzen ditu. Jokalari gaztea eta indartsua da, lehenengo lerroa indartzen lagunduko diguna.