ONGI ETORRI ESKOLARA

“ONGI ETORRI ESKOLARA” Proiektua kultura arteko eredu pedagogikotik, eta eskola komunitate osoaren inplikazioaren bidez eskolan aniztasun kulturala eta honek sortzen dituen abantailak lantzeko proiektua da.

Alde batetik, berdintasunezko bizikidetzan, familia guztien inklusio prozesua aurrera eramaten lan egiten dugu. Eta bestalde familia hauei, euskara eta euskal kultura, beraientzako aukera bat bezala eta ez gainditu beharreko oztopo bat gehiago bezala, ikus arazten.

Horretarako, eskola osatzen duten kultura guztiak balioztatzea beharrezkoa da. Berdintasunezko baldintzetan hurbileko erlazioak sortu daitezen. Bai jasotzen duen kulturak eta baita etortzen den kulturak ere sendo egon behar dute, batak bestearengandik ikasteko, norberak berea galdu gabe. Eta eskola guzti hau lantzeko eremu pribilegiatua da.

HELBURUAK ETA JARDUERAK

1. Eskolan izena eman duten eta beste lurraldeetan edo erkidego autonomoetan jatorria duten familiei laguntza ematea.

Eskolako, auzoko eta hiriko baliabideei buruzko informazioa ematea auzoan/herrian eta eskolan parte hartzea sustatzea.

Harrera jarraibideak abian jartzea. l Familia euskaldunen eta beste herrialde batzuetatik datozen familien artean gertutasunezko harremanak eraikitzea. “FAMILIA-LAGUNA” PROGRAMA.

2. Kultura desberdinen ahalduntze lana eskolan eta auzoan

Guraso, irakasleri eta talde pedagogikoarekin sentsibilizazio lana aurrera eramatea.

Urtero eskolako kultura arteko ikerketa osatzea.

Geletan sentsibilizazio lana aurrera eramatea, elkarbizitza inklusiboan oinarrituko diren berdintasunezko eskolak sortzeko.

Irakasleri, ikasleri eta familien artean, kultura aniztasunarekin zerikusia duten eta gogoetarako eta parte hartzeko izango diren kanalak sortzea.

3. Eskolara beste lurraldeetatik datozen familien artean euskara eta euskal kultura sustatzea.

“Familia laguna” programa , familia euskaldun eta beste herrialde batzuetatik datozenen artean.

Euskara sustatzea helburu duten kultura arteko jarduerak aurrera eramatea. Bai auzoan/herrian eta baita hirian ere, sare sozialen sorrera aurrera eramatea beste proiektu eta programa batzuekin.

ESPERO DIREN EMAITZAK

Hezkuntza komunitatearen, kultura aniztasunarekiko kontzientziazioa eta geletan Kultura artekotasunarekin zerikusia duten edukiak sartzea.

Eskolan eta auzoan/herrian, parte-hartze eta kulturen balorizazioaren bidez, inklusio lana.

Auzoan jarduera euskaldunak aurrera eramaten dituzten eragileekin sare baten eraketa, aurrera eramaten dituzten jardueretan kultura artekotasuna kontuan har dezaten.

Beste herrialdetako familien, euskarara, gerturatzea. Hizkuntza ikastera motibatuak senti daitezen.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap