ONGI ETORRI, FEDERICO

Federico Eduardo Gallo izango da Ampo Ordiziako entrenatzailea hurrengo denboraldian. 

Federico argentinarra da eta 35 urte ditu. 12 urte daramatza entrenatzaile lanetan, eta, besteak beste, Union Rugby Buenos Aireseko 17 urtez azpiko hautatzailea izan da, baita URBA top 12ko txapeldunordea ere. Azken urteak San Isidro Clubean ibili da defentsa eta aurrelariak entrenatuz. 

Esan bezala, Federico izango da Ampo Ordizian aginte makila eramango duena hurrengo denboraldian, eta Arturo Rivas izango du alboan bigarren entrenatzaile eta prestatzaile fisiko lanak egiten.