Aste honetan burututako urteroko Ohiko Batzarraren ostean, Ion Barandiaranek elkarteko lehendakari izatez utzi du. Iaz Iñaki Galparsorok dimititu ondoren elkartearen zuzendaritzan zegoen errelebo falta dela eta, behin behineko zuzendaritza taldea osatu zen, zuzendaritza talde berri bat aurkitu bitartean.

Jada lortu da talde berri bat osatzea eta orain Koro Bosque ordiziarra izango da elkarteko zuzendari berria, hamar pertsonek osatutako talde bat gidatuko duelarik. Koroz gain, ondorengo pertsonek osatuko dute zuzendaritza berria: Oier Iturrioz, Txema Aranburu, Naiara Telleria, Iñigo Navarro, Josu Garaialde, Joanes Aierbe, Iker Sarriegi, Ion Barandiaran eta Xabier Etxezarreta.

Ohiko Batzarrean, zuzendaritza aldaketaz gain, bazkideek pasa den denboraldiko kontuak onartu eta hurrengo denboraldiko aurrekontuak onartu zituzten.