Ongi etorri, Mikel

Kawa Leaumaren medical jokerra baliatuz, Mikel Perez hirugarren lerroak Ordixia Rugby Elkartearekin jokatuko du denboralida amaitu bitarte. 

Mikel Perez hernaniarria da eta 28 urte ditu. Hernanin aritu da jokatzen, eta orain, denboraldia amaitu bitarte, Iñigo Marotias eta Asier Pazosen aginduetan egongo da. Mikel ordiziarren aurrealdea indartzera dator, eta hurrengo egunetan batuko da taldearen disziplinara.

Fitxaketa hau bi talde gipuzkoarren lankdetza eta erlazio onaren seinalea da. Hiru protagonistak, Ordizia Rugby Elkartea, Hernani CRE eta Mikel adostasun batera iritsi dira hernaniarrak Ordizian jokatu dezan. Mikelek denboraldia amaitu arte indartuko du goierritarren aurrealdea, eta aurtengo sasoia amaitzen denean Hernanira itzuliko da.