Ongi etorri Tuitavake eta Malcom!

Tuitavakek bigarren lerroa, eta Malcomek hiru laurdena indartuko dituzte aurtengo denboraldian.

Tuitavake Manoa tongarra da eta bigarren lerroan jokatzen du, nahiz eta, behar izan ezkero, hirugarren lerroan ere joka dezaken. 24 urte ditu, 196 zentimetro luze ditu eta 128 kiloko pisua du. Tutavake West Harbour taldetik dator eta eta bere pisu, zein altuerak sendotasuna emango dio Ampo Ordiziako paketeari. 

Malcom-terr Kill erdi-melea da, nahiz eta hiru laurdeneko beste zenbait postutan joka dezaken. 27 urte ditu, 184 zentimetro neurtzen ditu eta 80 kilotako pisua dauka. Malcom esperientzia handia duen jokalaria da eta azken lau urteetan Griffons taldean jokatzen aritu da. 

Ongi etorri Tuitavake eta Malcom!