Fitxaketa berria taldearentzat. Gaur ongi etorri gure fitxaketa berriari, Santiago Fauda.
Argentinarra da jatorriz, eta errugbiko jokalari honek Madrilen utzi du bere arrastoa, Complutense Cisnerosen jokatu baitzuen. 1 ’93 m-ko altuerarekin eta 103 kg-ko pisuarekin, bigarren lerroko posizioan jokatzen du 29 urterekin.
Ziur gaude zure aurretiko esperientzia funtsezkoa izango dela Ordizia Rugby Elkartean. Ongi etorri Santiago taldera.