ORE vs INDEPENDIENTE

Igande honetan, eguerdiko 12etan, eta 6 hilabete baino gehiago geldirik egon ondoren, estatuko errugbia Altamirara itzuliko da, Ampo Ordizia eta Aldro Energía Independiente Santanderinoren arteko partidarekin.

Historiako ligarik atipikoena hasiko da, denentzako  ezezaguna den osasun egoerarekin. Bathco Santanderrek ligan zuen lekuari uko egin ondoren, oraindik ez da ezagutzen zein izango den bere ordez sartuko den taldea, Hernani eta Les Abelles taldearen arteko neurketan erabakiko da. . Ohorezko mailako ligan, 12 taldeak itzuli batera lehiatuko dira, eta, ondoren, lehen 6 taldeak ligako titulua lortzeko lehiatuko dira, eta gainerako 6ak jaitsiera saihesteko.

Talde kantabriarra, Manu Mora edo Ignacio Contardiinternazionalak bezalako maila handiko jokalariak galdu arren, sendo dago eta titulua lortzeko borrokan sartzeko faboritoetako bat da. Horregatik, partida gogorra espero da, non AMPOren eserlekua erabakigarria izan daitekeen garaipena lortzeko. Erreferentzia gutxi daude denboraldi honetan taldeen artean, denboraldi-aurreko partidak eskasak izan baitira eta taldeak oraindik osatzen baitaude.

Iñigo Marotiasek zuzentzen duen taldeak blokea mantendu du, eta sendotu egin dira tituluen bila borrokatzeko, zale goierritarrek errefortzu ordiziar berriak ezagutzeko aukera izango dute.

BAZKIDEEN LEHENTASUNA

Zaletu guztientzako partidurako sarrerak 11:30etan hasiko dira saltzen, Ordura arte bazkideek soilik izango dute sartzeko baimena. 11:30etatik aurrera edonor sartu ahalko da, baita bazkideak ere baina harmaila hartzeko preferentziarik ez du izango.

BAZKIDE EGITEKO BAIMENA SARRERAN

helbideratuta ez duten bazkideek, urtero bezala, sarreran egokituko den mahaian berritu ahalko dute bazkidetza.

Bazkide berriren batek izena eman nahi badu ere, bertan egin ahalko du.

PARTIDUAN ZEHAR BETE BEHARREKO MINIMOAK

Maskara eta partiduan zehar eserita egotea derrigorrezkoa da.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap