Datorren astelehenean, irailak 25, garrantzi handiko ekitaldia izango da Ordizia Rugby Elkartearentzat, Idiazabalgo AMPO kooperatibaren egoitzan, goizeko 12: 00etan. Ekitaldi honetan, babesletzaren jarraipena aitortuko da AMPO kooperatibarekin, eta denboraldi hasiera aurkeztuko da.
Gainera, ekitaldi berezi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Kirolgiko ordezkariak ere izango dira.