Pont Long, txapeldun Haurugbyan

Errugbi jardunaldi bikaina izan dugu pasa den larunbatean Goierrin. Hamabosgarrenez, gure elkarteak antolatutako Haurugby txapelketa arrakastatsua ospatu dugu. Hamalau urtez azpikoen hamahiru talde lehiatu dira eta Frantziako Serres Castet herriko Pont Long taldea izan da garailea, finalean Portes de Bearni irabazita. Esan behar da Pau ingurutik etorritako Pont Long-ek lehenengoz irabazi duela sari hau.

Zorionak beraz eta eskerrik asko parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei!

*Argazkian, garaileak euren garaikurra jasotzean.

Share via
Copy link
Powered by Social Snap