Porrotarekin agurtu du denboraldia Kanpanzar Arrasate Ordiziak

Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek liga txapelketako azkeneko partidua jokatu zuten larunbat honetan.  Goizeko 11:30ean hasita, Julen Barrutiaren mutilek Durangoren kontra neurtu zituzten indarrak Mojategin eta, zoritxarrez, puntuek Bizkaia alderako bidea hartu zuten.  Azken emaitza 23-34 izan zen Durangoren alde eta, honenbestez, garaipen bakarrarekin amaitu du bigarren fasea talde zuri-moreak.