Pozuelo RU vs Ampo Ordizia atarikoa
Bi asteko atsedenaldiaren ondoren, Ampo Ordiziak ligako laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko du igande honetan Madrilen. Aurkaria Pozuelo talde igo berria izango da.
Federikoren mutilek atseden hartzeaz gain, aurpegi berriei ongi etorria emateko aprobetxatu dituzte egin hauek. Ampo Ordiziak denboraldi hasiera honetan oraindik ez du garaipenik ezagutzen. Bi partida jokatu dituzte, eta bietan galdu egin dute goierritarrek. Aste honetan emaitza txar horiei buelta eman, eta denboraldiko lehenengo garaipena eskuratzeko aukera paregabea izango du Ampo Ordiziak.
Aurkariak, Pozuelok, hiru partida jokatu ditu aurtengo denboraldian, Ampo Ordiziak baina bat gehiago, eta bi porrot eta garaipen bateko balantzearekin aterako dira igandean berdegunera. Madrildarrentzat lehenengo partida izango beraien zaleen aurrean jokatzen dutena, eta ziur, jarraitzaileei garaipen bat eskaini nahiko diela Ohorezko maila etxean jokatzen duten lehenengo partidan.
Partida lehiatua espero da 12:00etan Pozuelok eta Ampo Ordiziak igandean Madrilen jokatuko dutena.
Asteburuko partida gehiago
23 urtez azpiko taldeak Valladolidera bidaiatuko du larunbat honetan El Salvadorren aurka indarrak neurtzeko. Iñigo Navarro eta Fisaren mutilak azken jardunaldian garaipen garrantzitsua eskuratzetik datoz, eta, bihar, garaipenaren bide horretatik jarraitzeko asmoa izango dute. Partida hau larunbatena jokatuko da 16:30etan Pepe Rojo zelaian
18 urtez azpiko taldeak larunbaten izango du norgehiagoka Bera beraren aurka Altamiran, 12:00etan. Eta, amaitzeko, 14 urtez azpikoek topaketa izango dute 10:00 Arrasateko Mojategi zelaian. Parte hartzaileak Ordizia, Bera Bera, Arrasate eta Iruña izango dira.