Ordizia Rugby Elkarteak, 22ko loteriaren lehen sariarekin bat datorren bere Gabonetako errifaren zozketaren ondoren, ikusita lehen eta bigarren sariak saldu gabe gelditu direla, jakin arazten du beste zozketa bat egingo duela abenduaren 29an, 11: 00etan notario aurrean.


Horregatik, erositako txartelak ez botatzea gomendatzen da, horietatik aterako baita saskiaren irabazlea.


Saritutako zenbakia prentsan eta klubeko kanal ofizialetan jakinaraziko da.


Ordizia Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordea.