Recoletas Burgos – Universidad de Burgos vs Ampo Ordizia

Ampo Ordiziak bosgarren jardunaldiari ekingo dio igande honetan Burgosen Recoletas Burgos taldearen kontra. Ordiziarrek azken jardunaldian lortutako garaipenak emandako indarra baliatu nahiko dute, bigarren jarraian lortzeko. 

Federikoren talde, astebeteko atsedena tarteko, indarberrituta iristen da jardunaldi honetara. Gainera, min hartutako zenbait jokalari itzuliko dira taldera eta horrez gain, selekzioarekin ibili den Julen Goia ere jokatzeko moduan izango da igandean. Nahiz eta bosgarren jardunaldia izan, Ampo Ordiziak hiru partida jokatu ditu oraingoz aurtengo denboraldian, bi porrot eta garaipen bateko balantzearekin. Hala ere, denboraldi hasieratik egoera asko aldatu da. Zenbait jokalari etorri dira taldea indartzeko, eta oarian arte beteta egon den erietxea ere pixkanaka husten joan da. 

Burgosko taldeak ere, ziur, pasa den atseden aste hau indarrak hartzeko erabili duela. Recoletas Burgosek lau partida jokatu ditu aurtengo denboraldian eta bi garaipen eta bi porroteko balantzea du. Ordiziaren antzera, etxeko taldea ere azkeneko jardunaldian garaipena eskuratzetik dator. 

Igandean jokatuko da norgehiagoka hau 12:30etan Burgosen, eta Teledeporten zuzenean ikusteko aukera egongo da. 

Asteburuko partida gehiago

18 urtez azpiko taldeak emango dio hasiera asteburuari larunbatean 10:30etan Hernaniren kontra Landaren. 14 urtez azpiko taldeak topaketa izango du Unben, parte hartzaileak, Eibar/Arrasate/Mutriku, Ordizia, Gaztedi Hernani/ATSS izango dira. 16 urtez azpiko taldeak, ere, Hernanin jokatuko du 18 urtez azpiko taldearen partidaren ondoren, 12:00etan. Eta, amaitzeko, Neska taldeak ligako laugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean, 18:30etan Altamiran Sarako Izarrak taldearen kontra.