Goierriko taldea Gaztelako lurreetara joango da igande honetan, eguerdiko 12:30ean, Pepe Rojoko zelaietan Silverstorm El Salvador aurka jokatzera. Ohorezko Mailako Renfe Ligako lehen faseko hamargarren jardunaldiko partida dagokio oraingoan.

Ia ziurta daiteke bi eskuadrek parte hartuko dutela titulua lortzeko jokatuko den sei ekipotako play-ofean, eta beraz, partidu honen emaitzak bigarren faserako balio du. Gaur egun, ordiziarrak hirugarren postuan daude taulan, 28 punturekin, eta aurkari kolegialak laugarren postuan daude 26 punturekin, Goierrikoak baino 2 gutxiago. Ia esan daiteke bi eskuadrak tituloa eskuratzeko play-ofan dauden  borrokatuko diren sextetoan parte hartuko dutela. Hori gutxi balitz, Errege Kopako pasea partida honetan egongo da jokoan ere bai, izan ere txapelketa horretako finalerdietarako sailkatuko bait da irabazlea. Han izango du irabazleak zain Universidad de Burgos Bajo Cero, Lexus Alcobendas eta Barça Rugby.

Bi eskuairak  sentsazio desberdinekin iristen dira norgehiagokara: Lexus Alcobendasen 26-5 gogor batek jasandako porrot mingarriaren ondoren iristen dira txamizoak. Esan daiteke Madrileko taldea Valladolideko piztia beltz berezi bihurtu dela, urrian Burgosko lurretan jokatu zen kopako finalean ere irabazi baitzieten. Beste aldean, Marotíasek zuzentzen dituenak moralez gainezka iritsi dira, denboraldiko partidarik osatuenean F.C. Barcelonak lortutako garaipenaren ondoren.

Denboraldi honetan talde txamizoak “trapioa” galdu badu ere, Pérezek zuzentzen dituenek liga osoko talderik trinkoenetako bat dute, non, Jurado, Walker Fitton edo Christian Rust ligako jokalari atzerritar kontrastatu eta agian erabakigarrenak dauden eta baita Sanchez, Ramos edo Silva harrobikoak.

Ampok entxufatuta atera behar du lehen minututik egin, eta ez dute inoiz kontzentrazioa galdu behar, batez ere pilota Rust-engana iristen denean, jokalari garrantzitsua baita jolastu eta bere taldeko erabakiak hartzeko garaian.

Ordiziarrak Gaztelako lurretara itxaropentsu bidaiako dira, eta ezustekoa emateko gogoz, baina badakite oinak lurrean eduki behar dituztela beti, eta laneko arropa derrigorrezkoa dela Pepe Rojon. Ampoko misterrak ia jokalari guztiak ditu eskura, Lander Gómez izan ezik. Azken unera arte, Julen Goia kapitaina zalantza izango da, aurreko lanaldian izandako “bokadiloa” dela eta.

23 urtez azpiko taldea (Moyua Goierri) Valentziara joango da, Les Abellesi aurre egiteko igandean, 11:00etan, Les Abelles Polikiroldegiko klubeko zelaian. Estatuko 23 urtez azpikoen ligako botsgarren jardunaldia izango da

oan den larunbatean Getxo Etorkizunean izan zen estropuzaren ondoren, Asier Pazosekoek garaipenaren bidera itzuli nahi dute, eta sailkapenean lider izaten saiatu. Une honetan, Santboiana EB 15 punturekin dabil, Goierrikoak baino 3 puntu gehiago.

Igande betea Ordiziako jarraitzaileok duguna. Igandeko egun luzeari aurre egiteko, hamaiketako ona beharko dugu, eta tokiko taldeek bidaltzen dizkiguten esteken zain egon, urrutitik gureak animatzeko.

Elkarteko estamentu guztietatik lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu Zegamako Jaun Pérezen pilier kementsuari ahalik eta gogorik handiena emateko; izan ere, joan den larunbatean Getxo Etorkizunean jasandako lesio larria eta asteartean operatu zuten.

Azkenik, eta pandemiak galarazten ez badu, asteburu honetan emakumezkoen seven txapelketa bat egingo da Altamiran, 15:30etik aurrera. Parte-hartzaileak: Hernani, La Única eta Ordizia Rugby.