Silverstorm El Salvador-Ampo Ordizia Rugby partida bertan behera geratu da

Silverstorm El Salvador-Ampo Ordizia Rugby partida bertan behera geratu da. Gaur gauean, El Salvador Rugbyk  “in extremis” atzerapen-eskaera aurkeztu zuen Espainiako Rugbyko Federakuntzaren aurrean, COVID 19k zazpi positibo eman baitzituen jokalarien artean. Eskaera onartu egin da, eta igande honetan Valladolideko Pepe Rojon jokatuko zen partida bertan behera geratu da. Orain beste egun bat bilatu beharko da topaketa egiteko, bi blokeentzat garrantzi berezia duena