ARGAZKIA: JL Useros
Espainiako selekzioak mundu-kopako sailkapeneko partiden geldiunearen ondoren, Goierriko taldea Gaztelako lurretara joango da datorren larunbatean, 16:30ean, Pepe Rojon Silverstorm El Salvadorren kontra jokatzera, Ohorezko Mailako Ligako bigarren faseko bigarren jardunaldiko partida delarik.
Taulako hirugarren postuan 14 punturekin berdinduta daude bi eskuadrak. Datorren larunbatean porrota jasaten duen taldea taulako lehenengo bi postuetatik urrunduko da, azken play-ofean kantxa faktorea ematen duten lehenengo bi postuetatik aldenduz.
Iñigo Marotíasek zuzentzen dituenak animo handiarekin daude, aurreko jardunaldian lortutako garaipen landuaren ondoren, VRAC Quesos Entrepinares ligako txapeldun ahaltsuaren aurrean.
Ordiziarrak Gaztelako lurretara joango dira, 37-23 abultatu batek lehen fasean jasandako porrotari mendeku hartzeko asmoz. Porrot hark kalte handia egin zion Ordiziako Ampoko familia osoari, zaletasun ordiziarrak Goierrikoek mahaian kolpe bat ematea espero zuen eta azkenean denboraldiko porrotik gogorrenarekin etorri ziren. Talde osoaren buruan gertaera hari buelta ematen ari da.
Nahiz eta talde chamizoak ez duen beste denboraldi batzuetako jokalarien kalitaterik edo kopururik, pandemia ezaguna estatuko errugbi osoari egindako kaltea dela eta, Pérezek zuzendutako jokalariek liga osoko talderik lehiakorrenetako bat dute: Jurado, Walker Fitton edo Christian Rust ligako jokalari ezagun eta, agian, erabakigarriena.
Ordiziarrek lehen minututik atera beharko dute zelaira entxufatuta, eta ez dute kontzentrazioa galdu beharko, lehen faseko partidan ikusi zen bezala, edozein erlaxazio maila horien aurkako entsegua izan bait daiteke, batez ere, pilota Rust-engana iristen denean, jokatu eta taldeko erabakiak hartzeko moduan jokalari garrantzitsua baita.
Erasoan premisa argia da: kontrako 22 zapaltzen den bakoitzean gutxienez 3 punturekin bueltatzea gipuzkoar eremura. Garbi uztea El Salvadorri edozein zigor edo arau-hauste 3 puntu direla Goierriko taldeearentzat.
Partidarako, Vicente Del Hoyo, Victor Sánchez eta Andrés Alvarado chamizoak ez dira egongok ezta Oier Goia hirugarren izaldarra ere. Santi Santos selekzionatzaileak dei egin die jokalari hauei Portugalen aurkako partidarako, larunbatean ere joka dezaten. Azken ordura arte, Julen Goia kapitaina zalantza izango da.
Moyua Goierriko 23 urtez azpiko taldeak Les Abelles Valenciano hartuko du igandean, eguerdiko 12etan. Ordiziarrak hirugarren postuan dira taulan 22 punturekin eta valentziarrak, berriz, bostgarrenak dira 18 punturekin, baina partidu bat gehiagorekin.
Aurreko partidan, F.C. Barcelonaren kontra ustez irabazita zeukaten partidua joan zitzaien, eta gauzak horrela, Asier Pazosekoek garaipenaren bidera itzuli nahiko dute, play-offi begira, bigarren postua lortzeko.