ARGAZKIA: Ainhoa Muriel
SilverStorm El Salvador vs Ampo Ordizia atarikoa
Goierri osoko taldea Gaztelako lurretara joango da, igandean, eguerdiko 12:30ean, Pepe Rojoko zelaietan Silverstorm El Salvadorren kontra aritzera, pandemiak atzeratuta Ohorezko Mailako Renfe Ligako lehen faseko hamargarren jardunaldiko partida jokatzeko hain zuzen ere.
Gaur egun, ordiziarrak hirugarren postuan daude taulan, 37 punturekin eta aurkaria, berriz, bosgarren postuan dago, 35 punturekin, Goierrikoak baino 2 puntu gutxiago. Bi eskuadrak titulua lortzeko play-ofaren alde borrokatuko diren sestetoan sartuko dira. Beraz, partida honen emaitzak ligako bigarren faserako puntua zuzenak dira. Eta hori gutxi balitz, esan daiteke Errege Koparen final-laurdenetako partidan gaudela, txapelketa horretako finalerdietarako sailkatuko delako irabazlea, eta han izango dituzte zain Burgosko Zero Behereko Unibertsitatea, Lexus Alcobendas eta Barça Rugby. Segur aski, orain arte Ordiziak jokatu duen partidetatik joko handiena da hau.
Top 6an, tituloa lortzeko borrokatuko den multzoan, bi taldeak hirugarren postuan daude berdinduta 10 punturekin eta beraz, irabazlea hirugarren postuan geratuko da, bakarrik.
Iñigo Marotíasek zuzentzen dituenek morala goren gorenean daukate, aurreko eguneko garaipen heroiko eta sufrituaren ondoren, Lexus Alcobendas ahaltsuaren aurrean. Agian Juan Carlos Pérezenak freskoagoak aterako dira, aurreko lanaldian ohiko jokalariei atsedena eman baitzieten.
Garbi dago Goierriko taldeko mutileek dena emango dutela Pepe Rojoren zelaian, eta jo ta ke arituko direla, Alcobendasen aurka egin zuten bezela. Aipagrria da, lehengo asteko norgehiagoka analizatuz, jokalari batekin ordubete jokatu arren, Lexusek markagailuan 10 puntu besterik ezin izan zituzten atera, denboraldi osoko zifrarik baxuena. Ordiziarrak goranzko fasean daude argi eta garbi, ez baitute ligan galtzen joan den azaroaren 30etik.
Nahiz eta denboraldi honetan taldea txamizoa “trapio” galdu duen, Pérezek zuzentzen dituenak liga osoko talderik trinkoenetako bat dute, eta bertan nahasten dituzte Jurado, Walker Fitton edo Christian Rust kanpotarrak, Rust ligako jokalari ligako jokalaririk erabakigarrienetakoa, Sánchez, Ramos edo Silva kanteranoekin.
Ordiziarrek lehen minututik egin beharko dute joku zelaira entxufatuta, eta ez dute inoiz kontzentrazioa galdu beharko, batez ere pilota Rust-era iristen denean, jokalari garrantzitsua baita jokuko erabakiak hartzen dituena.
Erasoan, premisa argia da: kontrako 22 zapaltzen den bakoitzean, 3 punturekin itzuli behar da gure eremura, gutxienez. Zentzu honetan, eta lehenagokoa lortzeko baliogarria izan daiteke, esan Valentín Cruz ordiziar joku zabaltzailea Ohorezko Mailako Ligan hankarekin 1000 puntutara ailegatzeko 2 puntu besterik ez zaiola falta. Aktiboan dagoen lortzen duen lehen jokalaria izan daiteke.
Ordiziarrak itxaropenez joango dira Gaztelako lurretara, moralarekin hodeiengatik eta vermouth-a gaztelauei hondatzeko asmoz, irabaziz gero, kopako finalerdietara itzuliko bait dira morralean.
Igandeko partidarako, Ampoko misterrak plantel osoa du, Unai Lasa donostiarra izan ezik. Jokalari horrek denboraldiko partida guztiak galduko ditu.
Hurrengo astean bigarren fasearen zozketa egingo da. Hasiera batean, badirudi ordiziarrak Alcobendas eta Bartzelonara joango direla, eta Altamiran Gaztela eta Leongo 3 taldeak, Valladolideko bi taldeak eta Burgosko Aparejadoreak hartuko dituzte.
Moyua Goierriko 23 urtez behekoen taldeak U.E. Santboiana E. Santboiana hartu du. Santboiana kategoria horretako ligako txapelduna da gaur egun, eta momentuz 23 punturekin liderra da. Ordiarrak, berriz, 16 puntuko hirugarrenak dira, F.C. Barcelonako bigarren sailkatuak baino bat gutxiago.
Pasa den larunbatean Santander Independentearen aurrean jasandako ustekabearen ondoren, Asier Pazosekoek garaipenaren bidera itzuli eta sailkapena estutzeko gogoa izango dute, Goierrikoek badakite kataluniar taldea garaitzen, Kataluniako lurretan egin baitzuten, 15-20 larri bategatik.
Neskei dagokienez, datorren larunbatean Gernika R.T. hartuko dute arratsaldeko 4etan Altamiran; 18 urtez azpikoek eta 16 urtez azpikoek, berriz, Labelan Ordizia Bera-Berako donostiarrei bisita itzultzea espero dute.