SilverStorm El Salvador vs Ampo Ordizia Kronika

Ampo Ordiziak ez du garaipenik eskuratu liderraren etxera egindako bisitan. Egiari zor, partida hasi denetik, amaitu bitarte kontrolpean izan du El Salvadorrek, eta Iñigo Marotias eta Asier Pazosek entrenatutako taldeak ez du partidari buelta emango zion sentsaziorik transmititu. Lesioen ondorioz, goierritarren taldea oso bermatuta dago, eta gaurko partidan jende garrantzitsuaren hutsunea nabaritu da. 

Partida hasi bezain pronto, 5 minutu besterik pasatu ez direnean estreinatu du markagailua Valadolideko taldeak. Hala ere, taldeak lehenengo traba hori gainditu, eta 10. minutura iristerako Ordiziak partida berdindu du Oier Goiak sartutako entseguari esker. Baina, momentu horretatik aurrera, El Salvadorrek partidaren erabateko kontrola hartu du. Lehenengo zatia amaitzerako Valladolideko taldeak beste lau entsegu sartu ditu, 17., 21., 37. eta 42. minutuetan. Atsedenaldian markagailua 28-7 zegoen. 

Bigarren zatiaren hasieran ordiziarrak hobeto zelairatu dira, eta hasi bezain pronto, minutu bat besterik pasatu ez denean iritsi da bigarren zatiko lehenengo entsegua ordiziarrentzat. Oier Goiak bigarrengoz entsegu marraz bestalde pasatzea lortu du. Baina 51. minutuan Anthony Matotok txartel horia ikusi du, eta taldea jokalari bat gutxiagorekin zegoela bi entsegu jaso ditu. 68. eta 74. minutetan ordiziarrek aldeak murriztu dituzte markagailuan bi entseguri esker, baina ez da nahikoa izan, eta partida 47-26 amaitu da. 

Esan bezala, gaurkoan taldea baja askorekin atera da Pepe Rojoko zelaira. Besteak beste, Valentin Cruz, Julen Goia, Joubert Englerbech, Andell Loubser… Falta ziren. Horren ondorioz, jokalari askok lekuz kanpo jokatu behar izan dute, eta hala ere taldeak aurpegia eman du uneoro. Hurrengo partida hiru aste barru izango da, martxoaren 27an Vrac Quesos Entrepinaresen kontra. 

.