ARGAZKIA: Ainhoa Muriel

SilverStorm El Salvador vs Ampo Ordizia Kronika

Kolpe gogorra jaso zuen atzo Ampo Ordiziak Valadoliden. Partidua oso garrantzitsua zen, bai ligari begira, baita kopari begira ere. Irabazten zuena bigarren jarriko baitzen ligan eta gainera, errege koparako sailkapena lortuko zuen. 

Ezinhobe hasi zen partida Ordiziarrentzan, lehenengo minutura iritsi aurretik Igor Genuak lortutako entseguari esker aurretik jarri baitziren markagailuan. Valentinek ez zuen entsegua gauzatzea lortu beraz, partida 0-5 hasi zen. Etxeko taldearen erantzuna, ordea, berehala etorri zen hirugarren minutuan gauzatzea lortu zuten entsegu bati esker, 7-5 markagailuan. Eta lehenengo 20 minutuetan ikusitako joko bizi eta ikusgarriaren ondoren iritsi zen ordiziarrentzat bigarren entsegua Aitor Olasagastiren eskuetatik. 

Lehenengo zatia amaitzeko hiru minuturen faltan iritsi zen ordiziarren kolpe berri bat. Touch baten ondoren egindako maul bikain baten ondoren El Salvadorren entsegu marraz bestalde sartzea lortu zuten eta horrela, markagailuari 7 puntu geitzea. Baina, lehenengo zatiko azken jokaldian iritsi zen Valladolideko taldearen entsegua. Atsedenaldian markagailuak 17-17 markatzen zuen. 

Bigarren zatia, ordea, desberdina izan zen. Bigarren zatia hasi eta bost minutu pasa ondoren, defentsan ordiziarrek eduki zituzten akatsak baliatu zituzten etxekoek partidan lehenengo aldiz aurrea hartzeko. Norgehiagoka bigarren zatiaren erdira iritsi zenea, ordiziarrak jada hamar puntu azpitik zeuden markagailuan, eta geroz eta zailtasun handiagoak zituzten goierritarren bereizgarri den joko bizkor hori egiteko. 

Jada partida maldan gora zegoela, 69. minutuan iritsi partidako lehenengo txartel horia, kasu honetan ordiziarrentzako. Epaileak Vukile Sofisari erakutsi zion txartela, beraz, ia partida amaitu arte jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Ordizia. Eta txartelaren ondoren, etxeko taldeak entsegu berri bat sartzea lortu zuen, markagailuan 37-23koa ezarriz. Ordutik, partida amaitu arte, markagailuak bere horretan jarraitu zuen eta ez genuen puntu gehiago ikusteko aukerarik izan. 

Atzoko porrotaren ondoren, ordiziarrak Errege Kopatik kanpo geratu dira eta ligari dagokionez, sailkapenean laugarren postuan daude VRAC,  Alcobendas eta El Salvadorren atzetik. Gaur egingo den zozketak erabakiko du Ampo Ordiziak liga amaitu arte izango duen egutegia. 

Asteburuko beste emaitza batzuk

Asteburuko jarduna 16 urtez azpikoek hasi zuten Donostian larunbatean. Gure gazteek ezin izan zioten Bera Berari irabazi, 33-26 makurtu ziren. Hurrengoak jokatzen 18 urtez azpikoak izan ziren. Hauek ere Donostian jokatu zuten aurkari berdinaren aurka, eta partidak 13-0 alde egin zien. 

Igandean, Ohorezko Mailako partidaz gain, 23 urtez azpikoek ligako liderraren bisita jaso zuten Altamiran, UE Santboianaren bisita. Partia bikaina jokatu zuten ordiziarren eta 33-6 garaipena eta bonusa eskuratu zuten. Asteburu honetan ikusi dugun garaipen bakarra, tamalez.