Ordizia Rugby Elkarteko ekipo guztiak martxan jarriko dira asteburu honetan klubeko talde guztientzako partidoak daudelako, lehenengoa taldea izan ezik, denboraldi-aurreko lagunarteko pare bat jokatu baititu dagoeneko, eta liga hasi zain egongo da urriko lehen asteburu honetan.
Baina goazen harira. Lehiatzen ez den lehen taldea izan ezik, gainerako taldeak, emakumezkoak, 23 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak, 14 urtez azpikoak, 12 urtez azpikoak eta 10 urtez azpikoak Bilbora joango dira larunbat honetan, Universitario de Bilbao taldearen aurka lagunartekoak jokatzera.
Hauxe da talde bakoitzaren ordutegia eta ordena:
• 10 eta 12 azpikoak, 11etan
• 14 azpikoak, 12:15ean
• 16 azpikoak, 13:30ean
• 18 azpikoak, 15:00etan
• Emakumezkoak, 16:30ean
• 23 azpikoak, 18:30ean
Zorte on, gozatu eta jardunaldi ona denontzat.